Leo McCarey
Wikipedia(e)tik
Marx anaiak, McCareyren hainbat filmetako protagonista.
Leo McCarey (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1898 - Santa Monica, Ameriketako Estatu Batuak, 1969) zinema-zuzendaria izan zen. Zinema mutuan ikasi eta trebatu zen. Zaila egin zitzaion zinema ahostunean Stan Laurel eta Oliver Hardyrekin (Argala eta Gizena) egin zituen lan bikainen mailakoak lortzea. Komedia onak egin zituen Marx anaiekin, Duck Soup (1933, Antzar zopa), esaterako, eta Charles Laughtonekin (Ruggles of Red Gap, 1935, Nobleziak dakar). McCareyren zinemagintza gero eta atzerakoiagoa egin zen, hala mezuan nola forman.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.