Leon Cooper

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leon Cooper
Leon Cooper
Leon Cooper (1972)
Datu pertsonalak
Izen osoa Leon Neil Cooper
Jaio 1930eko otsailaren 28a
Ameriketako Estatu Batuak New York (Ameriketako Estatu Batuak)

Leon Neil Cooper (New York, AEB, 1930eko otsailaren 28a) fisikaria eta unibertsitateko irakasle estatubatuarra, Nobel Sariduna (1972).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cooper New Yorken jaio zen 1930eko otsailaren 28an. Fisikan lizentziatu zen Columbiako Unibertsitatean. Brown Unibertsitateko irakaslea izan zen (Providence), eta irakasle gonbidatua Norvegia, Italia eta Frantziako hainbat unibertsitateetan.

Ikerkuntza zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera solidoaren fisikan interesatua, 1957an John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoria garatu zuen.

Alfred P. Sloanen lankidea izan zen 1959 eta 1966 urteen artea.

Ondoren, Princetoneko Institute for Advanced Study aritu zen, eta baita Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluan (CERN) ere.

1972an Fisikako Nobel Saria jaso zuen John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoriagatik.

Nobel Sariaz gain, jaso ditu Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaen Comstock saria (John Robert Schriefferekin batera), Award of Excellence saria eta Descartes domina Parisko René Descartes Unibertsitatean, besteak beste.

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Cooper Aldatu lotura Wikidatan