Leon III.a Isauriarra
Wikipedia(e)tik
Leon III.a (ezkerrean) eta bere seme Konstantino V.a.
Leon III.a Isauriarra (Germanikeia, Komagene, 685 - Konstantinopla, 741) 717-741 bitartean Bizantziar enperadorea izan zen. Konstantinopla hartu eta enperadore izendatu zuen bere burua. Inperioa berriro antolatu zuen eta arabiar eta bulgariarren erasoetatik libratu. Sizilia eta Tesalonikako matxinadak ere saihestu zituen 718. eta 720. urteetan eta semea izendatu zuen ondorengo (Konstantino V.a). Zuzenbidea, finantza-mundua eta administrazio militarra berriro antolatu bazituen ere, istilu larriak ekarri zituzten erlijio-munduan gauzatu nahi izan zituen berrikuntzek (ikonoak erabiltzeko debekua, etab.) eta, ondorioz, Erromarekiko haustura etorri zen, eta Italia galdu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Teodosio III.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 717-741 |
Ondorengoa Konstantino V.a |