Leonard Bloomfield
Wikipedia(e)tik
Estatu Batuetako hizkuntzalaria (Chicago, 1887 - New Haven, 1949). Estrukturalismoaren lehen ordezkaria AEBn. Indoeuropar hizkuntzen fonologiari eta morfologiari buruzko lanak egin zituen, eta Language aldizkariaren zuzendari izan zen. Language (1933) da halaber Bloomfielden lan nagusiaren izenburua; horixe izan da AEBn 1955era arte nagusi izan den hizkuntzalaritza deskriptibo, induktibo eta funtzionalaren liburu klasikoa. Bloomfieldek Sapirren eragina aitortu du, eta bere maisuak bezala, Ameriketako indiarren hizkuntzak izan ditu aztergai hainbat lanetan. 1939an Zientziaren alderdi linguistikoak argitaratu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.