Leonard Cohen
Leonard Cohen 2008an |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Leonard Norman Cohen | |
| Jaio | 1934ko irailaren 21a (78 urte) |
|
| Webgunea | www.leonardcohen.com http://www.leonardcohen.com/ www.leonardcohen.com | |
Leonard Norman Cohen (1934ko irailaren 21a, Montreal, Quebec) kanadiar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea.
Familia judu batean sortu zen. Musika idazten eta kantatzen hasi aurretik, idazlea izan zen. Eleberriak eta, batez ere, poema-liburuak idatzi zituen, besteak beste, hauek: Flowers for Hitler (1964), The energy of slaves (1972) eta Book of mercy (1984).
1967an hasi zen jendaurrean kantatzen, Newporteko Folk Jaialdian, eta ospe handia lortu zuen berehala mundu osoan. Hamar disko baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: Songs from a room (1969), New skin for the old ceremony (1974), Death of a ladies´ man (1977), Various positions (1984), I´m your man (1988) eta The future (1992).
Hainbat sari jaso ditu; 2011n, esaterako, Literaturako Asturiasko Printzea saria eman zioten.
Diskografia [aldatu]
- Songs of Leonard Cohen (1968)
- Songs from a Room (1969)
- Songs of Love and Hate (1971)
- New Skin for the Old Ceremony (1974)
- Death of a Ladies' Man (1977)
- Recent Songs (1979)
- Various Positions (1984)
- I'm Your Man (1988)
- The Future (1992)
- Ten New Songs (2001)
- Dear Heather (2004)
- Old Ideas (2012)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Leonard Cohenen webgune ofiziala
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.