Leone Leoni
Wikipedia(e)tik
Leone Leoni (Menaggio, Comotik hurbil, 1509 - Milan, 1590) italiar arkitektoa eta eskultorea izan zen.
Biografia [aldatu]
Urregintzan lan egiten zuen, eta Karlos V.a erregearen eskultore nagusi izan zen. Bere seme Pompeorekin (1533-1608) egiten zuen lan, eta brontzean zizelkaturiko monumentu ugari eskaini zioten Karlos V.a erregeari: Carlos Quinto abatiendo al furor (1564), Emperatriz Isabel, María de Austria, Felipe de Austria eta abar.
Buruak ere landu zituen, Karlos V.arena, Filipe II.arena eta Maria erreginarena, esaterako. Aipatzekoak dira, halaber, Gian Giacomo Mediciri eginiko hilobia (Milango katedralean) eta Gonzaga soldaduari eginiko monumentua.
Leoniren seme Pompeorena da Escorialeko erretaula nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.