Leonel de Moura Brizola
Leonel de Moura Brizola brasildar politikaria izan zen (Carazinho, Río Gran do Sul, 1922 - Rio de Janeiro, 2004). Lehenengo kargu politikoetan, diputatu izan zen biltzar legegilean, eta Río Grande do Sul estatuko gobernadore (1958). 1962an, diputatu federal izan zen eta handik bi urtera, militarrek estatu-kolpea jo zutenean, hamabost urterako joan zen Brasildik, oposizioko beste hainbat politikari bezala. 1979ko amnistiaren legeari esker, bere herrialdera itzuli zen eta sozialismo demokratikoaren ideologia beretu zuen. Brasilgo Langileen Alderdia berriz antolatzeko traba ugari jartzen zizkiotenez, 1980an PDT alderdia (Partido Democrático Trabalhista) sortu zuen. 1982ko hauteskundeetan, Brizolaren kanpaina demokraziaren aldeko borroka bihurtu zen. 1983an, gobernadore kargua hartu zuen, Río de Janeiro estatuan. Kargu hori utzi zuenetik lehendakaritzarako aukera gisa ikusten zen Brizola; azkenean, 1989an lortu zuen lehendakaritza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.