Leonhard Frank
Wikipedia(e)tik
Leonhard Frank (Würzbug, Alemania, 1882ko irailaren 4a - Munich, Alemania, 1961eko abuztuaren 18a) alemaniar eleberrigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Haren obrak, espresionistak ez ezik, politika-gaietan esku hartzen duen idazlearen emaitza ere badira. Eleberri-sail batean eman zuen gizarteaz zuen iritzia: Der Mensch ist gut (1918,"Gizona ona da"). Halaxe egin zuen autobiografian ere: Links, wo das Herz ist (1952, "Bihotza ezkerrean dago"). Naziek agintea hartu zutenean, sorterria utzi zuen, beste idazle alemaniar askok bezala.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.