Leonhard Frank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonhard Frank.

Leonhard Frank (Würzburg, Alemania, 1882ko irailaren 4a - Munich, Alemania, 1961eko abuztuaren 18a) alemaniar eleberrigilea izan zen.

Biografia

Haren obrak, espresionistak ez ezik, politika-gaietan esku hartzen duen idazlearen emaitza ere badira. Eleberri-sail batean eman zuen gizarteaz zuen iritzia: Der Mensch ist gut (1918,"Gizona ona da"). Halaxe egin zuen autobiografian ere: Links, wo das Herz ist (1952, "Bihotza ezkerrean dago"). Naziek agintea hartu zutenean, sorterria utzi zuen, beste idazle alemaniar askok bezala.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonhard Frank Aldatu lotura Wikidatan