Leonor Fini
Wikipedia(e)tik
Leonor Fini (Buenos Aires, Argentina, 1908 - 1996) argentinar jatorriko frantses pintorea izan zen.
[aldatu] Biografia
Haurtzaroa Italian pasatu ondoren, laster jarri zen Parisen bizitzen. Londresko 1936ko erakusketa surrealistan hartu zuen parte, baina ez zuen sekula mugimendu horretan parte hartu nahi izan.
Lan aipagarriak ditu: Les Initiales (1937, Inizialak), Le Bout du monde (1949, Munduaren bukaera), Les Fileuses (1954, Iruleak), L´Eau endormie (1962, Ur lokartua), La Fête secrète (1964, Ezkutuko festa), La Peine capitale (1969, Heriotza-zigorra).
Pintore ez ezik, ilustratzaile, antzerkiko dekoratzaile eta balleteko jostun ere izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.