Leonor Prusiakoa (1583-1607)
Wikipedia(e)tik
Leonor Hohenzollern edo Leonor Prusiakoa (Kaliningrado, lehen Königsberg, 1583ko abuztuak 21-Kölln, Berlin, 1607ko apirilak 9), alemaniar noble bat izan zen. Alberto Frederiko Prusiakoa eta Maria Leonor Clevesekoaren laugarren alaba izan zen. Azken hau, aldi berean, Gilen V.a Aberatsa eta Maria Habsburgo-Jagellongoa austriar artxidukesaren alaba zen.
1603ko otsailak 2an ezkondu zen Jokin Frederiko I.a Brandeburgokoa hauteslearekin (Leonorren ahizpa nagusia zen Ana Prusiakoaren aitaginarreba). Honekin, alaba bakarra izan zuen.
- Maria Leonor Hohenzollern (1607an jaioa eta hila).
Leonor Prusiakoa, erditzearen ondorioz hil zen, eta 1607ko apirilak 26an lurperatua izan zen.