Leontxo García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leontxo García
Leontxo García eta Susan Polgar, Bilbon, 2008an.
Bizitza
JaiotzaIrun1956ko otsailaren 12a (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta kazetaria

Facebook: leontxogarcia Twitter: leontxogarcia Edit the value on Wikidata

Leontxo Olasagasti Gartzia edo, ezagunagoa den bezala, Leontxo García (Irun, 1956ko otsailaren 12a - ) xake-jokalari eta -kazetari gipuzkoarra da.

1975ean Gipuzkoako Xake Txapelketa irabazi zuen. FIDE maisua da, 1981tik. Hala ere, 1983an xake-jokoa alde batera utzi zuen, xake-kazetaritzara guztiz dedikatzeko. 1986tik RNEren xake-korrespontsala da. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkaria zuzendu zuen. 1998-1999 bitartean Salvatek ekoiztutako La pasión del ajedrez (Xakearen pasioa) seriea —25 bideoko bilduma— zuzendu eta aurkeztu zuen. 2004tik egunero idazten du zutabe bat Espainiako El País egunkarian, non xake-partida bat aztertzen duen. Hitzaldi ugari ematen ditu xakearen edertasuna eta hezkuntza-balioa zabaltzeko. Hain zuzen ere, 2009an Euskal Herriko federazioak ematen duen Euskal Xakearen saria jaso zuen, xakea gizartean hedatzeko egindako lanagatik.[1]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Radomir Antic. Jaque a la Liga" (Plaza & Janés, 1996)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]