Leontyne Price

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leontyne Price

Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1927) sopranoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adiskide baten diru-laguntzari esker, New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen lau urtez. 1952-1954 urteetan, Gershwinen Porgy and Bess operako Bess pertsonaia interpretatu zuen mundu osoan. 1955ean, Pucciniren Tosca antzeztu zuen telebistan; hura izan zen kantari beltz batek telebistan abestu zuen lehen aldia. 1957an, San Franciscoko operan abestu zuen lehenengoz. Garai hartako soprano liriko famatuena bihurtu zen Estatu Batuetan. 1959an, Vienan egin zuen aurkezpena arrakasta handiz, eta Milango Scalan hurrengo urtean. 1961ean, New Yorkeko Metropolitan Operan egin zuen aurkezpena Verdiren Il trovatore operako Leonora pertsonaiarekin. Harrez gero, Metropolitango soprano nagusietako bat bihurtu zen. Haendel, Mozart, Verdi, Bizet eta Puccini izan ziren Priceren errepertorioko musikagile nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leontyne Price Aldatu lotura Wikidatan