Leopoldo Esquilache

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo Esquilache

Leopoldo Esquilache Espainiaren zerbitzuan jardun zuen politikari siziliarra izan zen (Messina?, 1700 - Venezia, 1785), Squillaceko markesa izenaz ere ezaguna. 1742an, Karlos VII.a Napoliko erregearen zerbitzuan jarri zen Esquilache. 1746. urtean, Aduanetako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Finantzetako idazkari, 1753an. Itsaso, Gerra eta Merkataritzarako idazkaria izan zen ondorengo urteetan. 1759an, Napoliko erregea Espainiako Karlos III.a bihurtu zenean, Esquilache harekin hurbildu zen Espainiara, eta Finantzetako idazkari izendatu zuten. Oso politika erreformista bideratu zuen ekonomian, armadan eta hirigintzan. 1760. urteaz geroztik, ez zuten begi onez ikusi herritar xumeek Esquilacheren bizimodu arranditsua. 1766an, kapelu biribilaren eta kapa luzearen erabilera debekatu zuen Esquilachek; neurri horrek eragin zuen haren izena daraman matxinada. Horren ondorioz, erbesteratu behar izan zuen erregeak Esquilache. Veneziako enbaxadore izendatu zuten, Napolin urte batzuk eman ondoren.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak