Leopoldo Galtieri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leopolod Fortunato Galtieri (Buenos Aires, Argentina, 1925eko uztailaren 15a - Buenos Aires, 2003ko urtarrilaren 12a) argentinar jeneral eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981. urtean Argentinako lehendakari kargua hartu zuen, militarrek María Estela Martínez de Perón bere kargutik kendu ondoren osatu zen Batzorde Militarrak zeregin horretarako aukeratu zuelarik. Bere agintaldian zehar erregimenaren aldeko adostasuna eta ospea lortu nahi izan zuen Galtierik, eta demagogian eta abertzaletasunaren goratzarrean oinarrituriko neurriak hartu zituen horretarako. Bere garaian gertatu zen, besteak beste, Malvinetako Gerra, eta Argentinako armada errenditu zelarik, bertan behera utzi zuen lehendakari kargua, 1982. urtean. Epaiketa politikoa, militarra eta arrunta egin zitzaizkion, eta zigortu egin zuten, baina 1990. urtean aske utzi zuen Carlos Menem lehendakariak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]