Leopoldo I.a Belgikakoa
Leopoldo I.a Belgikakoa (Coburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1790 - Laeken, Belgika, 1865) Belgikako errege izan zen 1831-1865 urte bitartean. Saxonia-Coburg-Saalfeldeko printzea zen, eta Errusiako Armadan aritu zen Napoleonen aurkako gerran. 1815ean ingeles herritartasuna hartu eta Charlotte Ingalaterrako erreginagaiarekin ezkondu zen, baina bi urte geroago hil zitzaion emaztea.
1830ean Belgikako batzarrak hautatu zuen belgikar guztien errege, Joseph Labeauk hala eskatuta, eta errege izendatu zuten 1831n. Belgikaren aldeko saioak egin zituen nazioartean eta aurre egin zion holandarren erasoari. 1832an Frantziako errege Luis Filiperen arreba Luisa Maria Orleanskoarekin ezkondu zen eta handik aurrera Belgikako independentziaz arduratu zen nagusiki. Barne-politikan, katolikoen eta liberalen arteko elkar-ulertzea bultzatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.