Leopoldo II.a Belgikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 28 abendua 2014

Txantiloi:Agintari infotaula

Leopoldo II.a Belgikakoa (Brusela, 1835eko apirilaren 9a - Laeken, Brusela, 1909ko abenduaren 17a) 1865-1909 bitartean Belgikako erregea izan zen. Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea izan zen.

Bizitza

Leopoldo I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Handinahia zen oso eta Belgika Europako herri indartsuenen mailara igo zuen, kolonia politika ausart baten bitartez. Belgika barneko merkataritza eta industria asko sendotu ziren haren garaian eta armada indartsua osatu zuen. Garrantzi handia izan zuen hartan Afrikako kolonien zabalpenak. Helburu horri begira, Association internationale Africaine izeneko elkartea sortu zuen eta Stanley bidaiari ingelesaren zerbitzuak kontratatu zituen, Kongoko lurraldeen kolonizaziorako (1875-1879). 1885ean sortu zuen Kongoko Estatu Burujabea (gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoa), bera errege zela. Herrialde afrikarrean modu bortitz eta odoltsuaz agindu zuen. Nazioarteko protestak zirela eta, 1908an Belgikako gobernuaren agintepean utzi zuen Kongoko estatua[1].

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo II.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan
Aurrekoa:

Leopoldo I.a


'Leopoldo II.a
Belgikako erregea
Ondorengoa:

Alberto I.a