Leopoldo Nobili
Wikipedia(e)tik
Leopoldo Nobili italiar fisikaria izan zen (Trassilico, 1784 - Florentzia, 1835). Galvanometroa hobetzeko sistema bat asmatu zuen 1826an, Astatiko deitu zuena. Bi orratz imandu zituen, eta zehaztasun handiko galvanometroak egin ahal izan ziren haren bidez. 1830ean, lehenengo pila termoelektrikoa asmatu zuen, eta hartaz baliatuta bero irradak aztertu zituen Mellonirekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.