Leovigildo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leovigildo
Leovigildo

Leovigildoren omenezko estatua, Madrilen.


576 – 586
Aurrekoa Liuva I.a
Ondorengoa Rekaredo I.a

Jaiotza  ?
Heriotza 586ko udaberria
Toledo, Hispania

Leobigildo I.a, gotikoz Liwigilds eta latinez Liuvigildus (? - Toledo, Hispania, 586ko udaberria), bisigodoen erregea izan zen. Rekaredo eta Hermenegildoren aita zen. Baskoiak menderatzen saiatu zen eta bi hiri eraiki zituen: Victoriacum (Gasteiz aldean omen dago) eta Rekopolis (Guadalajaran).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leovigildoren erresuma.

Bisigodoen garaiko errege nagusia izan zen, eta sueboen erreinua menderatu zuen. Arrianismoaren jarraitzaile sutsua zen eta fededun guztiak dotrina horretara biltzen saiatu zen etengabe, katolikoen kaltetan, haien aurkako jazarpen odoltsuak zuzendu baitzituen. Baskoiak menderatzen saiatu zen eta haien matxinada bat deuseztatu zuen 581. urtean. Elezahar baten arabera, Victoriaco (egungo Gasteiz hiriaren inguruan) hiria sortu zuen, garaipen hura ospatzeko. Toledon finkatu zuen bere gortea eta erabat zentralizatu zuen administrazioa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leovigildo Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Liuva I.a
Bisigodoen erregea
Rex Visigothorum

576-586
Ondorengoa
Rekaredo I.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]