Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua

Wikipedia(e)tik
Lerrokatu Gabeko Mugimendua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren kideak 2009an (urdin ilunez) eta begiraleak (urdin argiz).

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua[1] (LGHM) edo Lerrokatu Gabeko Herrialdeak (ingelesez: Non-Aligned Movement, NAM) estatuek osatutako nazioarteko erakunde bat da, inolako potentzia mundialaren alde edo aurka daudela aldarrikatzen dutenak. Mugimendua Egiptoko presidente Gamal Abdul Nasserrek, Indiako lehen ministro Jawaharlal Nehruk eta Jugoslaviako presidente Josip Broz Titok sortu zuten Belgraden 1961ean. 2009an 118 kide zituen eta 17 begirale estatu[2]. Erakundearen xedea 1979ko Habanako adierazpenean ezarri zen: lerrokatu gabeko nazioen independentzia, burujabetza, lurralde osotasuna eta segurtasuna ziurtatzea, batez ere inperialismo, kolonialismo, neo-kolonialismo, arrazakeria eta atzerritar eraso mota guztien aurka[3]. Nazio Batuen Erakundeko estatuen bi herenak dira gutxi gorabehera eta munduko biztanleriaren %55 batzen dute.

Lerrokatu Gabeko Mugimenduak mundu mailako hainbat estatu garrantzitsu batzen ditu barnean, hala nola, India, Aljeria, Egipto, Indonesia, Pakistan, Kuba, Hegoafrika, Iran, Malaysia eta antzinako Jugoslavia. Txina kide izan da aldi batez. Brasil ez da inoiz kide izan, baina xede gehienekin bat dator eta erregulartasunez begiraleak bidaltzen ditu goi bileretara.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begiraleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi bilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzarra Data Tokia
I 1961ko irailak 1-6 Belgrad (Jugoslavia)
II 1964ko urriak 5-10 Kairo (Egipto)
III 1970ko irailak 8-10 Lusaka (Zambia)
IV 1973ko irailak 5-9 Aljer (Aljeria)
V 1976ko abuztuak 16-19 Kolonbo (Sri Lanka)
VI 1979ko irailak 3-9 Habana (Kuba)
VII 1983ko martxoak 7-12 New Delhi (India)
VIII 1986ko irailak 1-6 Harare (Zimbabwe)
IX 1989ko irailak 4-7 Belgrad (Jugoslavia)
X 1992ko irailak 1-7 Jakarta (Indonesia)
XI 1995ko urriak 18-20 Cartagena de Indias (Kolonbia)
XII 1998ko irailak 2-3 Durban (Hegoafrika)
XIII 2003ko otsailak 20-25 Kuala Lumpur (Malaysia)
XIV [4] 2006ko irailak 11-16 Habana (Kuba)
XV 2009ko 11-16 Sharm el-Sheikh (Egipto)

Idazkaritza orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkaritza Orokorra
Izena Estatua Noiztik Noiz arte
Josip Broz Tito Jugoslavia 1961 1964
Gamal Abdel Nasser Egipto 1964 1970
Kenneth Kaunda Zambia 1970 1973
Houari Boumédienne Aljeria 1973 1976
William Gopallawa Sri Lanka 1976 1978
Junius Richard Jayawardene 1978 1979
Fidel Castro Kuba 1979 1983
N. Sanjiva Reddy India 1983
Giani Zail Singh 1983 1986
Robert Mugabe Zimbabwe 1986 1989
Janez Drnovšek Jugoslavia 1989 1990
Borisav Jović 1990 1991
Stjepan (Stipe) Mesić 1991
Branko Kostić 1991 1992
Dobrica Ćosić 1992
Suharto Indonesia 1992 1995
Ernesto Samper Pizano Kolonbia 1995 1998
Andrés Pastrana Arango 1998
Nelson Mandela Hegoafrika 1998 1999
Thabo Mbeki 1999 2003
Mahathir bin Mohamad Malaysia 2003
Abdullah Ahmad Badawi 2003 2006
Fidel Castro Kuba 2006 2008
Raúl Castro 2008 2009
Hosni Moubarak Egipto 2009ko uztailak 14 orain

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua Aldatu lotura Wikidatan