Les Noticies

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Les Noticies
Mota informazio orokorra
Lehen zenbakia 1996ko irailaren 6a
Banatze lurraldea Asturies
Argitaratze hiria Uvieu
Hizkuntza asturiera
Maiztasuna astero
Argitaratzea -
Argitaletxea Publicaciones Ámbitu
Zuzendaria Ramón Lluis Bande
www.lesnoticies.com

"Les Noticies" Asturiasko egunkari edo aldizkaria da, astero argitaratzen dutena asturiera hutsean.

1996an sortu zuten Uvieuko "Publicaciones Ámbitu" enpresa argitaratzailearen bidez. Lehenengo zenbakia urte hartako irailaren 6an kaleratu zuten. Ezaugarri horiek zituen lehendabiziko astekaria zen 1901ean Xixonen "Ixuxú" aldizkariaren lehen alea kaleratu zutenetik.

Inaciu Iglesias eta Ramón Lluis Bande egunkariaren zuzendariak izan dira orain arte. Kolaboratzailearen artean, bestela, Xuan Bello idazlea dugu.

Zenbaki bakoitzarekin 24-32 orrialde eta 5.000 ale argitaratzen dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]