Les choristes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abesbatzako mutilak, (Les Choristes), dramaren gaia lantzen duen film frantsesa da, 2004. urtean egindakoa. Christophe Barratier eta Philippe Lopes-Curval gizonengatik zuzendu eta idatzia, 1945. urtean egindako A cage of Nightingales] filmaren egokitze bat da, Noel-Noel eta René Wheeleren eskutik moldatua eta Wheeler eta Georges Chaperoten istorio batetik eratorria.

Orkestra zuzendari arrakastatsua, Pierre Morhange (Jackques Perrin), Frantziara bueltatzen da, bere amaren heriotzaren ondoren. Bere haurtzaroko oroitzapen goxoak gogoratzen ditu, bere eguneroko orrien bitartez, bere antzinako musika irakasleak Clément Mathieu (Gérard Jugnot) gordea izan zena. 1949an, Pierre gaztea, Violette izeneko ama (Marie Bunel) bakarraren seme gaizki hezia,barne eskola batera eramaten du amak, Fond de L’Etang izenekora,jarrera desegokia duten mutilentzako egoitza berezia, Mr Rachin (Francois Berléand) ikasketa buru zorrotzak zuzendua. Irakasle berriaren etorrerak, Mathieu, eskolaren ingurua alaituko du, abesbatza talde bat osatzeko erabakiarekin batera. Musika talde honi esker, Pierrek, lehen aipatutako mutil gaizki heziak duen musika talentua eta zaletasuna aurkituko ditu.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio hau gertatu eta 50 urte geroago, gizon bat ikus daiteke, abesbatza baten zuzendari legez. Zuzentzen dagoen bitartean, bere amaren ezusteko heriotzaren berri izaten du. Jardunaldiaren ondoren, etxera itzultzen da, bere amaren hiletara joan ahal izateko. Denbora gutxiren buruan, Pépinot izeneko lagun zahar bat agertzen da bere etxeko atarian, eguneroko bat eskuan daukala. Beren irakasle izan zen Mathieuren egunerokoa da, azkenean elkarrekin irakurri egingo dutena.

1949an Frantzian, Clément Mathieu, langabezian dagoen musika irakaslea, gazteen heziketa zentro batean, Fond de l’Etang izenekoan hasten da lanean, zaindari moduan. Sarrerako hesian, Pépinot izeneko gazte bat ikuskatzen du, itxaroten, larunbatero bezala, bere aita agertzeko zain etxera berarekin eramateko. Nahiz eta, aurrez aldetik jakinarazi zioten beren gurasoak Bigarren Mundu Gerra bigarren mundu gerran hilak izan zirela, berak beti pentsatu izan zuen bere aita egunen batean ate aurrean agertuko zela bere bila.

Bere lehen astean zaindari bezala eskolan lanean, Mathieuk honako honetaz konturatzen da, Rachin, eskolako zuzendariak bere heziketa metodoarekin ez duela lortu beren ikasleen gainetik mantentzea, hau da, ez du lortu bere nagusitasuna mutil hauengan inposatzea. Mathieu berak pentsatzen du, Rachinek erabiltzen dituen metodoak ez direla batera erabilgarriak eta era berean, nolabaiteko errukia sentitzen du mutilengan.

Gau batean, bere irakaslea zirikatu eta gogaitzekotan, mutil guztiak abesten hasten dira; egun batzuen ondoren, Mathieu konturatu egiten da, musikak bere ikasleen arreta guztiz erakartzen duela, hori dela eta, irakasleak bere ikasleei musika arloarekin harreman sakonago bat izatera gonbidatzen ditu.

Mutilak ahots ezberdinetan banatzeko ahaleginetan, Morhangek, eskolako mutil batek abesteari uko egiten dio. Hala ere, Mathieu, mutil honek duen musika zaletasun ikaragarriaz konturatzen da, ezustean kantatzen aurkitzen duen bitartean, orduan irakasleak, bere abesbatzan ahots bakar moduan abesteko aukera ezin hobea eskaintzen dio.

Egun batean, Morhangen ama, Violette, eskolara heltzen da bere semea bisitatzera. Baina Mathieuk esaten dio, zoritzarrez, momentuz ezin izango duela bere semea ikusi. Baina, Morhange portaera txarra izateagatik zigortuta dagoela esan ordez, dentistarengana joan dela esaten dio, irakasleak amarengatik errukia sentitzen baidu.

Bitartean, Mondain izeneko mutil gaiztoa ailegatzen da eskolara, eta bere heldueraren momentu beretik, arazoak sortzen hasten da; bere eskola kideak zirikatzen eta haiekin sartzen hasiko da, hauei dirua eskatzen, pasilloetan eta klase barruan erretzen eta orokorrean irakasleak zirikatzen. Hala ere,erloju preziatu bat lapurtu eta gero, bi asteetan zehar ixten dute, gela ilun batean, zigor modura.

Mathieu irakaslea, konturatu egiten da, eskola modu egokian aurrera doala; abesbatza modu arinean hobetuz doa, Pierre Morhange abeslari printzipal izanda, gainerako ikasleak oso pozik daude, irakasleak lasaituago daude, Rachin zuzendaria baita ere, zeren eta bere ikasleekin harreman estuagoa izatera ausartzen da.

Mondaini, bi aste pasa ondoren, bere zigorra altxatzen diote, gela ilun horretatik irtetzen usteaz batera, eta ez da asko pasatzen, eskolatik alde egiten duen arte. Aldi berean, eskolako diru guztia desagertu egiten da. Zuzendariak, Mondaini aurre egiten dio, honek zuzendaria itotzen saiatzen dela. Rachin, zuzendariak, Mondain poliziari ematen dio, nahiz eta desagertutako diruaren berri ez jakin. Gainera, egun horietan, mutilei hari buruzko abesti ergelak abesten entzuten die. Guztiz Haserreturik, zuzendariak abesbatza taldearekin amaitzeko erabakia hartzen du, baina haiek, abesten jarraitzen dute, ezkutuan. Hortik gutxira, jakin egiten da, beste mutil bat, Corbin izan zela dirua desagertzearen errudun eta erantzulea. Hala eta guztiz ere, zuzendariak uko egiten dio Mondain berriz ere eskolan sartzearen ideaiari. Mathieu, hala ere, oso triste sentitzen da berri honeten, Mondain izan baitzen zeukan baritono bakarra.

Mathieu, Morhangen amarekin geratzen jarraitzen du, bere semea,Morhange Lyon-eko musika eskolara sartzeko diru-laguntza jasotzeko planak eraikitzen dituzten bitartean. Morhangen amak Mathieu erakartzen duela, argi geratzen da filma ikusten duten guztientzat, baina ez Morhangen amarentzat. Egun batean, berak, Mathieuk sorte ona ekarri diola esaten dio, ezkontzeko planak dituen ingeniari bat ezagutu baidu.

Rachin zuzendaria konturatu egiten da, eskolako sustatzaile nagusiak, kondesak, eskola honetan sortutako abesbatzaren berri duela eta gainera honek uste du, musika talde hau sortzearen idea, zuzendari sor diola. Abesbatzak kondesarentzat abestu egiten du, Morhangek ikus-entzule guztiak zur eta lur utziz, bere ahots zoragarria dela eta. Egun batzuk geroago, zuzendaria, sari baten bila joaten da, eskolako ikasleen suspertze eta hobekuntzaren erantzule izateagatik. Mathieu, honekin guztiz haserreturik, basora eramaten ditu, eguzkiaz eta aire garbiaz goza desaten. Baina, kanpoan daudela, Mondain eskolara itzuli eta sua pizten du teilatuan.

Mathieu zigortu egiten ditu, eskolako arauak apurtu izanagatik, nahiz eta mutilak heriotzatik salbatu dituen arren. Eskolatik alde egitean, mutilak, agurtzea debekatuta dutenak, abio formako mezuak botatzen dizkiote Mathieuri leihotik.

Orainera bueltatuz, film honetako zuzendariak, flash back-a erabiltzen du, filmaren lehen momentura igarotzeko, Morhange bere lagun zaharrarekin, bere irakaslearen egunerokoa irakurtzen ari diren momentura. Azkenik, Morhangek egunerokoa irakurtzen amaitzen du eta kontatu egiten du zer gertatzen den Morhangek eskola usten duen momentutik aurrera. Morhangek Lyon-eko musika eskolan ikasteko diru-laguntza lortzen du, eta Rachin, zuzendaria zigortua da bere diziplina bortitza dela eta.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutilen abesbatza, edertasun handiko eta intentzio goxoko filma da. Horrez gain,bizi-ikasgai ezinhobea da ikus-entzuleetzat: karitatearen balioa eta errukia legearen diziplina gogorraren aurrean. Era berean, film honek erakusten digu nola, gertakizun nimiño batek, hainbesteren bizitzan eragin dezakeen, mutilak kriminalak balira legez tratatzetik, pertsonak bezala tratatzera.

Filmaren mezurik garrantzitsuena zera da: «la musique peut changer les gens» (musikak pertsonak alda ditzakeela.) Hala ere, ia ezinezkoa dirudi irakasle berri heldu batek, pixkanaka-pixkanaka ikasleen bizimodua aldatu izana, hauek inspiratzen eta falta zitzaien itxaropena emanez. Hasieran, denok jada dakigunez, mutiletako batzuek, ez diote kasu handirik eskaintzen maisuari, ezezpen jarrera hartuz,hortaz, zigortuak izaten dira,zeren argi ikusten da, ez dakitela barkamenaren benetazko balioa zein den, ezta barkatuak izatearena ere ez. Horregaitik, ikuskatzaile berriak, Clément Mathieuk, abesbatza bat osatzearen helburua erabakita duenean, mutil guztiak elkartzea lortzeko, haiek guztiak, lasaituak eta animatuak sentitzen dira, eta batez ere aitortuak.

Hortik dator, filmaren beste gai garrantzitsuetako bat, arrakastaren balioa. ¿Zer da hori lortzeagatik ordaindu behar dena? Filmaren amaieran, Rachin, eskolako zuzendariak, Mathiuri erreplika egiten dio: "Musikari akatua zara". Baina, zuzendari buruhandiak inoiz imagina ez zukeena da, "musikari akatu" hau izango dela, mutilak musika munduan murgiltzea lortuko duena, haien bizitzak betiko aldatzea lortzeaz batera.

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutilen abesbatza Christophe Barratier Frantsesak zuzenduriko lehen luzemetraia da,Château de Ravelizeneko gazteluan grabatua dago,Puy-de-Dôme izeneko hiriburu Frantzesean.

"Hau da zinematik gehien gustatzen zaidana, eta nire filmak elkarlotzen dituena: ¿Zer egin dezake pertsona batek mundua hobetzeko? Badakit zinemak ezin dituela gauzak aldatu,baina saiatzearen gogoak susper ditzake.Film bat ikustetik ateratzen naizenean, protagonistarekin parekatuta egotea dut gogoko." Barratier.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Choristes en gidoia Christophe Barratierrengatik idatzita dago Philippe Lopes-Curvalen laguntzarekin, eta ez oso ezaguna den film Frantziar honetan La Cage aux Rossignols oinarrituta dago, Jean Drévillek zuzendua 1945 urtean.

Film honen zuzendaria, bere haurtzaroarekin lau eta zortzi urte zituen garaiarekin zerikusirik zuen gaia baten bila zegoen luzemetraia egin ahal izateko, baita musikarekin loturiko gai batekin ere,bera musika arloan ondo moldatzen baitzen. Gai bi hauen elkarlotzea izan zen, zuzendaria film honetan interesaturik egotea eragin zuena, eta ondorioz,fimaren egile-eskubideak erostea eragin zuena. Modu horretan,film honi omenaldia egitea erabaki zuen Christophe Barratieren hitzetan:

“Haurtzaroaren gaia,gai unibertsala da. Iraganean proiektatzeak orainaldiaren arazoetatik alde egiteko aukera eskaintzen du, unibertsaltasunean fokatu ahal izateko: bidegabekeriaren eta alde batera utzia izatearen sentimendua gurasorik ez duen ume batengan, eta horrek sortzen duen matxinada. Filma egiteko aukeratu ditudan mutilen jatorri soziala alde batera utziz, denboraldi hartako arroparekin jantzi ziren momentu beretik,ez ziren mutil arruntak baino gehiago izan, beldur,desio eta min berekin.

Hala eta guztiz ere,lehen film hau,eta Christophe Barratierrek zuzendutakoa oso ezberdinak dira euren artean - Mutilen abesbatzak, alde autobiografikoa du alde batetik, eta fikziozkoa bestetik. Barratierren hitzetan: "Haurtzaro mingarria izan nuen: nire gurasoak banandu egin ziren ni txikia nintzela. Gainera, biak ziren antzezleak eta ez nituen apenas ikusten,beraz nire amamak hezi ninduen. Askotan,nire baitarako kontatzen nizkion historioak. Modu batean, hori izan zen filmak idazten hasi nintzen garaia.Oso oroitzapen tristeak ditut,ez nire iraganarenak,baina bai nire haurtzaroarenak. Film mota hauek egiten ditudanean,haur batengan bihurtzen naizela iruditzen zait."

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film hau bezala, bere soundtrack-a ere nabarmendu beharra dago,saritua ere izan dena, eta mundu osoan zehar arrakasta handiz aitortua gainera. Hori dela eta,filman agertzen diren mutilak ez dira errealitatean abestiak abesten dituzten pertsona berak. Azken hauek,“Les Petits Chanteurs de Saint Marc”abesbatzako kide dira.

San Marcos-eko abeslari gazteak, 1984.urtean sortu ziren, Nicolas Porte, arkitektura ikaslea denak,pianojole eta abeslari izateaz gain,aukeratua izan zenean hilabete batzuetan zehar,abesbatza batzuk sortzeko. Bi urte pasa eta gero, abesbatza guztiz eratuta zegoen.

Pare bat urte pasa ondoren,Les choristes filmaren zuzendariak,Christophe Barratierrek, galdeketa moduko bat antolatu zuen,bere filmaren soundtrack-a zein izango zen aukeratu ahal izateko. Casting honetan, Frantziako koral ia guztiak bildu ziren, azkenean, Nicolas Portek zuzendurikoa irabaziz.

Momentu hartatik,lortu duten arrakastak, Espainian,50.000 kopia baino gehiago saltzera eraman ditu, eta beren agenda pertsonala beteta izatera ere, zeren hurrengo urteetan, kontzertuak antolatu dituzte mundu osotik.

Orainaldian,abesbatza,10 eta 15 urte bitartean dituzten 75-80 neska-mutilek osatzen dute, momentu guztietan,Lamoreux orkestraren (Frantziako orkestrarik zaharrenetako bat). 35 musikarirengatik lagunduak.


Sari eta Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]