Lesbos
|
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Estatistikak | |||||
| Periferia | Ipar Egeo | ||||
| Prefektura | Lesbos | ||||
| Hiriburua | Mitilene | ||||
| Azalera | 1.632,819 km² | ||||
| Biztanleria | 90.643 (2001) | ||||
| Biztanle dentsitatea | 56 biz./km² | ||||
| Posta kodea | 811 xx, 814 xx, 813 xx, 812 xx | ||||
| Aurrezenbaki telefonikoa | 225x0-x | ||||
| Webgunea | http://www.lesvos.gr | ||||
Lesbos[1] (grezieraz: Λέσβος) Turkiako (Egeo itsasoa) kostaldetik gertu dagoen uharte greziarra da, hiriburua Mitilene duela. Garrantzitsua eta ezaguna da antzinean Safo poetisa bertan bizi izan zelako. Haren poemak ospetsuak ziren bere emakumezko kideekin edukitzen zituen amodio kontuez idazten zuelako. Hortik dator “lesbianismo” hitza.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Uharte bolkaniko hau menditsua da eta Lepetymos eta Olympo mendiek koroatzen dute, azken hau 968 metro altu da eta gehienbat, uhartearen iparraldean eta erdialdean kokatuta dago. Uhartearen %40 olibondoek hartzen dute, guztira 11 milioi bat olibondo daude beste fruta-arbola batzuekin batera. Basoek, berriz, %20 okupatzen dute eta beste guztia lur landua edo hiri-lurrak dira. Uhartearen mendebaldean, harri bihurtutako sekuoien munduko bigarren baso handiena dago.
Lesbosen ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, batez ere olioan.
Hiriak [aldatu]
- Agia Paraskevi (Αγία Παρασκευή)
- Agiasos (Αγιάσος)
- Gera (Γέρα)
- Eresos-Antissa (Ερεσός-Άντισσα)
- Evergetoulas (Ευεργέτουλας)
- Kalloni (Καλλονή)
- Loutropoli Thermis (Λουτρόπολη Θερμής)
- Mantamados (Μανταμάδος)
- Mithimna (Μήθυμνα)
- Mitilene (Μυτιλήνη)
- Petra (Πέτρα)
- Plomari (Πλωμάρι)
- Politxnitos (Πολίχνιτος)