Leslie Winkle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leslie Winkle 
The Big Bang Theory saileko pertsonaia
Leslie Winkle

Sara Gilbert 2008an.


Sexua Emakumea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezkontidea Leonard Hofstadter
Howard Wolowitz
Gaitasun edo trebezia Fisika teorikoa
Lanbidea Zientzialaria
Egoitza Kalifornia, Estatu Batuak
Erlijioa Ezezaguna

Leslie Winkle Sara Gilbertek The Big Bang Theory telesailean antzezten duen pertsonaia da.

Lesliek fisikari teoriko bezala lan egiten du Kaliforniako Teknologia Institutuan eta biolinjolea da. Leonard Hofstadterren emakumezko bertsioa dela esan daiteke. Harreman labur bat izan zuen Leonard Hofstadterrekin, baina hautsi egin zuten Leonardek korden teoria defendatzen baitu, Lesliek kiribilen grabitate kuantikoarena defendatzen duen bitartean, seme-alabak hezterakoan diferentzia gaindiezina izango litzatekeena. Howard Wolowitzekin ere harreman txiki bat izan zuen, paintball gudu batean hasi zena.

Etsaitasun sakona du Sheldon Cooperrekin (iraganean negarrarazi egin zuena), eta sarri elkar iraintzen dute. Bitxia bada ere, bere jarrera sexuala promiskuoa da, Leonardi dioenaren arabera, sexu askea proiektuen artean erlaxatzeko izaten baitu, baina ezezagun taldeekin esnatzeaz aspertuta dago. Bere esaldi oso interesgarri bat "Titietan falta dena garunean sobera dago" da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]