Lester Allan Pelton
Wikipedia(e)tik
Lester Allan Pelton (Vermilion, Ohio, AEB, 1829ko irailaren 5a - Oakland, Kalifornia, AEB, 1908ko martxoaren 14a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen.
Biografia [aldatu]
1848. urtean Kalifornian ibili zen urre-bilaketan, eta bilatzaileen lana errazteko tresnak egin zituen. Haren izena duen ur-turbina asmatu zuen, altuera handia duten ur-jauzietan energia zinetikoa energia mekaniko bihurtzeko erabiltzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.