Let Go

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Let Go
Avril Lavigne(r)en estudio albuma
Argitaratze data 2002ko ekainaren 21a
Grabazioa 2001eko irailaren 3a – 2002ko martxoaren 29a
Musika mota Rocka, punka
Iraupena 48:41
Hizkuntza Ingelesa
Diskoetxea Arista, Hi Fi
Ekoizpena Antonio "L.A." Reid (exekutiboa), The Matrix, Clif Magness, Curt Frasca, Peter Zizzo
Avril Lavigne(r)en kronologia
Let Go
(2002)
Under My Skin
(2004)

Let Go (euskaraz, bertan behera utzi) Avril Lavigne abeslari kanadiarraren lehen estudio albuma da. 2002ko ekainaren 4ean plazaratu zen AEBn. Bertan, bigarrengo postua lortu zuen musika zerrendetan; lehenengoa Australia, Kanada, Erresuma Batua eta beste hainbat herrialdetan. Britainia Handian lehenengo postua lortu zuen abeslari gazteena izan zen.

Urrezko eta platinozko diskak lortu zituen album honi esker. Plazaratzea eta sei hilabetetara, 13.197.000 kopia saldu zituen mundu osoan, eta platinozko lau diska lortu zituen. Urteko diska salmenta kopuru handiena izan zen emakumezko abeslarien artean.

Lau single ditu Let Go-k: Complicated, Sk8er Boi, I'm With You eta Losing Grip.

Abestirik famatuena Complicated izan zen, eta mundu osoan zehar lehenengo postu ugari eskuratu zituen. Abesti sarituena, ordea, I'm With You da, AEBtan izugarrizko arrakasta izan baitzuen.

Album honek MTV bideo eta musika sarietan hainbat premio lortu zituen, eta "artista berri onena" bezala izendatua izan zen Avril Lavigne honi esker.

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Losing Grip
  2. Complicated
  3. Sk8er Boi
  4. I'm With You
  5. Mobile
  6. Unwanted
  7. Tomorrow
  8. Anything But Ordinary
  9. Things I'll Never Say
  10. My World
  11. Nobody's Fool
  12. Too Much to Ask
  13. Naked

Tourra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diska honi Try To Shut Me Up Tour izeneko mundu mailako tourra dagokio.