Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Let Me Go, Rock 'n' Roll"
Kiss(r)en singlea
Hotter Than Hell albumetik
Argitalpena 1974ko urriaren 22a (AEB)
Formatua 7"
Grabazioa The Village Recorder Studios, Los Angeles
1974ko abuztua
Musika mota Hard rock
Iraupena 2:15
Diskoetxea Casablanca/Warner Bros. NB-9001 (AEB)
Idazlea Paul Stanley, Gene Simmons
Ekoizlea Kenny Kerner & Richie Wise
Kiss (r)en single kronologia
"Strutter" / "100,000 Years"
(1974)
"Let Me Go, Rock 'n' Roll" / "Hotter Than Hell"
(1974)
"Rock and Roll All Nite" / "Getaway"
(1975)

Let Me Go, Rock 'n' Roll Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, 1974an argitaratua. Taldearen bigarren albumeko, Hotter Than Hell, single bakar moduan kaleratu zuten. Nahiz eta abestia ez zen zerrendetan sartu, zuzeneko emanaldietan ohiko bihurtu zen. B-aldea albumaren izen bera zuen abestia izan zen, "Hotter Than Hell".

Oinarria eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia musika idatzi baino lehen letrak idatzi ziren abesti gutxi horeetariko bat da. Paul Stanleyk landu zuen riff batean oinarritua dago.[1] Taldearen lehen albumean sartzeko grabatu zuten, baina azkenean kanpoan utzi zuten. Nahiz eta albumean sartu ez zuten, Kiss Tour biran zehar jo zuten, lehen album hori promozionatzeko egin zen biran.

Kissek abestia jo izan dute bere karreraren hasierako egunetatik, eta kontzertuak bukatzeko erabili zuten Destroyer Tour birako Amerikako zatira arte, non "Black Diamond"ek ordezkatu zuen, eta geroago "Rock and Roll All Nite" abestiak. Kontzertuetan ohiko abestia izan da, eta taldearen arrakasta bilduma askotan agertu izan da.

Jatorrizko izenburua "Baby, Let Me Go" zen baina Kenny Kerner ekoizleak "Rock 'n' Roll" izena jarri zion, azkenean "Let Me Go, Rock 'n' Roll" deitzeko.[2] Zuzenean jotzen dutenean, abestiak bost minutu inguru irauten du, soloak direla eta (gitarra eta baxua), eta benetan interesgarria da abestia zuzenean ikustea (Alive! zuzeneko albumean entzuten den moduan).

Zuzeneko emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia beti jo zuten 1977ko Love Gun Tour birara arte, non set-listetik kendu zuten baina laster sartu zuten Alive II eta Dynasty biretarako. Baina 1980tik 1995era arte, ez zuten abestia zuzenean jo, eta hori zaleentzako huts egitea izan zen. Reunion Tour biran berriro sartu zuten set-listean. Nahiz eta Rock the Nation Tour biran ez zuten jo, Alive 35 Tour biran berriro jo zuten eta gaur egunerarte beti jo izan dute.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Let Me Go, Rock 'n' Roll" hurrengo Kiss albumetan agertzen da:

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]