Lethal Weapon 4

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lethal Weapon 4 (euskaraz, Arma hilgarria 4) Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren 1998ko ekintza filma da. Mel Gibson, Danny Glover, Rene Russo, Jet Li, Joe Pesci eta Chris Rock aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Triadaren askatasuna erosteko, dirua faltsifikatzen dabilen txinatar mafiari aurre egin behar diote Martin Riggs (Mel Gibson) eta Roger Murtaugh (Danny Glover) Los Angeleseko poliziek. Lorna Cole (Rene Russo) haurdun dagoenez, Riggs aita izatekotan da eta Murtaughen alaba Rianne (Traci Wolfe) Lee Butters (Chris Rock) haien lankide gaztearen bikotea izanik, haurdun ere geratzekotan da. Gaiztoa Wah Sing Ku (Jet Li) txinatar mafiako kidea da: horrek bere anaia nagusia (Conan Lee) eta triadaren alde bere esku dagoen guztia egiten du. Bestalde, filmean Leo Getz-ek (Joe Pesci) ikertzaile pribatu lanetan dihardu. Amaieran, Cole eta Riggs ezkondu eta seme baten gurasoak dira eta Murtaugh kapitaina aitona bilakatu da, alabak haur bat izan baitu.

Aktoreak

Kanpo loturak