Letoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Letoizko sarraila bat

Letoia kobrea eta zinka oinarritzat dituzten zenbait aleazioen izena da. Aleazio hauek kobre hutsak baino propietate mekaniko hobeak izaten dituzte, halanola duktilitatea edota xafla finetan lantzeko ahalmena. Aintzina letoi hitzak zenbait brontze mota adierazteko erabiltzen zen arren gaur egun eztainua osagai nagusitzat duten kobre aleazioei brontze deritzaie eta ez letoi.

Letoiaren propietateak asko alda litezke kobre eta zinkaz gain izan ditzakeen beste zenbait metalen arrastoak direla eta baita beste partaide hauen kopurua txikia bada ere. Badira soilik hotzean landu daitezkeen letoiak, beste batzuk gori daudenean soilik forja litezke eta bada hauetaz gain inongo tenperaturan lan ez litekenik. Orohar letoi mota guztiak auskor bihurtzen dira fusio tenperaturatik urbil daudenean.

Letoiaren dentsitatea bere konposizioaren araberakoa bada ere batik bat 8,4gr/cm^3 eta  8,7gr/cm^3 artean egoten da.

Letoia ekoizteko zinka eta kobrea fundizio labe batean urtzen dira. Lingoteak hotz daudean lantzen dira xafla eta barrak lortzeko. Plantxa eta barrak barilla lortzeko molda litezke eta barillak luzapen prozesuak medio kable eta alambrea sortzeko balio dute.

Aleazio honek erabilpen anitz du armagintzatik, musika instrumentuetaraino baterien platerak adibidez letoizkoak izan ohi dira. Letoia kondentsadore hodietan eta terminale elektrikoetan erabili ohi da. Industrian baliagarria da letoiak kolpeekin txinpartik ez sortzeko duen gaitasuna metal askok ez dutena. Aspaldi azofar eta kobre horia izenak egozten zitzaizkion eta erromatarrek zenbait txanpon egiteko erabiltzen zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Letoi Aldatu lotura Wikidatan