Leukoplasia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leukoplasia mihiaren alboan.

Leukoplasia aho mukosako minbizi aurreko lesio ohikoena da. Azkeneko urteotan, testuinguru kliniko batean pean, nagusiki zuria den lesio bat bezala definitzen da, arraspatzean askatzen ez dena, beste modu batean sailkatu ezin dena eta aho minbizia garatzeko arriskua duena. Tabakoa gaitz hau garatzeko faktore garrantzitsuena da, baina beste batzuk ere ager daitezke, hala nola, alkohola eta kandidiasia. Diagnostikoa egiteko lehenik behin behineko diagnostiko kliniko bat egitea gomendatzen da eta, azkenik, aldagai etiologiko guztiak identifikatu eta ezabatu ondoren, behin betiko diagnostikoa. Era berean, lesioak aho mukosan 2-4 astez jarraitzen badu biopsia burutu beharko da, behin betiko emaitza histologikoak izateko.

Manifestazio klinikoak

Aho leukoplasia sailkatzerako orduan bi talde nagusi aurkitzen ditugu; leukoplasia homogeneoak eta ez homogeneoak. Azken hauen artean hiru azpitalde aurkitzen ditugu, nodularrak, exofitikoak eta eritroplasiak.

Homogeneoak

Leukoplasia homogeneoa nagusiki ahoan agertzen den lesio zuri bat da, uniformeki zapala dena, azal fina duena, arrailak izan ditzakeena. Sakonune eta nabarmentasunak ere izan ditzake. Hauen sintomatologia oso motela da eta diagnostikoa esplorazio arruntetan ematen da.

Ez homogeneoak

Leukoplasia ez homogeneoa zuria edo gorria den lesioa izaten da, azal irregularra izaten du, nodularra eta exofitikoa. Hauen artean hiru azpitalde daude, leukoplasiaren egituraren arabera sailkatzen direnak.

  • Leukoplasia nodularrak
  • Leuplasia exofitikoak
  • Eritroleukoplasiak
Leukoplasia ez homogeneo mota desberdinak.
Lesio exofitikoa aho masaileko mukosan.
Lesio nodularra.
Eritroleukoplasia ezpainan.

Aho leukoplasiaren sailkapena eta aldi klinikoak

Sailkapena egiteko bi maila desberdintzen dira. Leukoplasiaren tamaina eta emaitza histologikoak, displasiaren presentziaren araberakoa. Honek aho leukoplasiaren aldi klinikoa lortzea du helburu, aho minbiziarekin egiten den moduan, baina aldagai oso aldakorrekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leukoplasia Aldatu lotura Wikidatan