Leukozito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:26, 7 apirila 2016
Giza odolaren mikroskopio elektroniko bidezko irudia: leukozitoak itxura irregularrekoak dira.

Globulu zuriak edo leukozitoak odolaren hiru zelula motakoetako bat dira, globulu gorri eta plaketekin batera.

8-20 µm-ko diametroa daukate. Gizakiengan, kopuru normala 5.000-10.000/mm3 da. Hainbat gaixotasun infekziosok leukozitoen kopurua handitzen dute.

Leukozitoen zeregina substantzia arrotz eta mikrobioen aurkako organismoaren defentsa antolaketan datza. Leukozitoak dira erantzun immunearen bizkarrezurra.

Mugikorrak dira, eta odolean eta linfan daude. Eritrozitoen aldean ez dute pigmentorik, eta nukleodunak dira (giza eritrozitoek ez dute nukleorik)

Sailkapena

Lotutako gaixotasunak

Euren gabeziak leukopenia dakar, infekzioak sortzeko aukera handiagotuz.

Gehiegizko kopuruak, aldiz, leukozitosia eragiten du.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leukozito Aldatu lotura Wikidatan