Lev Ivanov
Wikipedia(e)tik
Lev Ivanovitx Ivanov (Mosku, Errusia, 1834ko otsailaren 18a - San Petersburgo, Errusia, 1901eko abenduaren 11) errusiar dantzari, koreografo eta ballet-maisua izan zen.
Biografia [aldatu]
Antzoki Inperialeko eszena-zuzendaria izan zen (1882), eta bigarren ballet-maisua (1885) izan zen. Marius Petiparen agindupean, eta harekin batera, lan egin zuen ballet berriak sortzeko. Errusiar erromantizismoaren barruko irudirik nagusienetakoa izan zen. Musikaren eta dantzaren artean lotura estuagoa bilatzen ahalegindu zen. Fokine koreografoaren aitzindaria izan zen. "Intxaur kraskailua" (1892) obrarako koreografia prestatu zuen. Beste koreografia batzuk ditu: "Beltxargen aintzira" (Petiparekin batera), "Oihan sorgindua", "Azti-xirula", "Mikadoaren alaba".
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.