Lev Xestov
Wikipedia(e)tik
Lev Isaakovich Xestov —errusieraz Лев Исаа́кович Шесто́в—, jaiotza izenaz Yehuda Leyb Schwarzmann —errusieraz Иегуда Лейб Шварцман (Kiev, Ukraina, Errusiar Inperioa, 1866 - Paris, Frantzia, 1938) errusierazko idazlea eta filosofoa izan zen. Kristau existentzialismoaren aitzindarietako bat izan zen. Tolstoi, Dostoievski, Nietzsche, Pascal eta Kierkegaard filosofoek eragin handia izan zuten haren pentsamoldean.
Obra nagusiak hauek ditu: Ongia Tolstoi eta Nietzscherengan (1900), Dostoievski eta Nietzsche (1903), Tragediaren filosofia (1927), Kierkegaard eta filosofia existentziala (1936) eta Atenas eta Jerusalem (1938).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.