Lewis Madison Terman
Wikipedia(e)tik
Fitxategi:Terman.jpg
Lewis Madison Terman.
Lewis Madison Terman (Johnson County, Indiana, AEB, 1877ko urtarrilaren 15a - Palo Alto, Kalifornia, AEB, 1956ko abenduaren 21a) Estatu Batuetako fisiologoa izan zen.
[aldatu] Biografia
Garrantzizko aldaketak egin zizkion Léon Binet eta Théodore Simon fisiologo frantsesen adimendurako eskala metrikoari. Lan horiek aitzinatu zuten William Stern psikologo alemaniarrak haurraren adimen-maila neurtzeko zehaztu zuen adimen-kozientea (adimen-adinaren eta benetako adinaren arteko erlazioa). Test berezi bat prestatu zuen (Terman-Miles testa), halaber, giza sexu arrari eta emeari dagozkion psikologia-ezaugarriak bereizteko.
Obra nagusiak: The Measurement of Intelligence (1916, "Adimenaren neurketa"), Sex and Personality (1936, "Sexua eta nortasuna").
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.