Lewis Milestone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lewis Milestone

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLev Milstein
JaiotzaChisinau1895eko irailaren 30a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles1980ko irailaren 25a (84 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, aktorea, errealizadorea eta producer (en) Itzuli
Lantokia(k)Hollywood
Jasotako sariak

IMDB: nm0587277 Allocine: 11412 Rottentomatoes: celebrity/lewis_milestone Allmovie: p102806 TCM: 131574 TV.com: people/lewis-milestone
Find a Grave: 9468 Edit the value on Wikidata

Lewis Milestone (Leib Milstein zuen benetako izena; Kishinev, Besarabia, 1895eko irailaren 30a - Los Angeles, 1980ko irailaren 25a) zinema zuzendaria izan zen, Oscar Saria bitan irabazitakoa.

Kishineven jaio zen, Bessarabian, egun Moldavia, artean Errusiar Inperioaren lurraldea zen hartan. Lehenengo Mundu Gerra hasi aurretik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta armadan izena eman bitartean hainbat lanetan jardun zuen. Gerran zuzendari laguntzaile egin zuen lan, erreportajeak filmatzen. 1919an estatubatuar herritartasuna lortu zuen. Gerra amaituta, Hollywoodera joan zen eta muntatzaile eta zuzendari laguntzaile aritu zen, harik eta Howard Hughesek Two Arabian Knights filma zuzentzeko aukera eskaini zion arte: horrela 1928ko Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen, sari horiek banatzen hasi ziren aurreneko urtean hain zuzen ere. Bi urte geroxeago eta All Quiet on the Western Front filmagatik bigarren Oscar saria jaso zuen, Erich Maria Remarque idazlearen eleberrian oinarritua. Hurren etorri zen The Front Page, eta lan honengatik sarietarako izendapena ere jaso zuen; irabazi ez baina. 1940an ostera ere izendatu zuten Of Mice and Men filmagatik. Milestoneren lan garrantzitsuenak 30eko eta 40ko hamarkadetakoak dira, eta kameraren erabilera iaioa eta argitzeko abilezia ezaugarri izan zituen. 1950etik aurrera zinemarako zein telebistarako egin zuen lan.

Lewis Milestone 1980an hil egin zen.

Oscar sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1963 – Arrest and Trial (telebistarako lana)
  • 1962 – Mutiny on the Bounty
  • 1960 – Ocean's Eleven
  • 1959 – Pork Chop Hill
  • 1957 – Have Gun — Will Travel" (telebistarako)
  • 1954 – La Vedova X
  • 1954 – They Who Dare
  • 1953 – Melba
  • 1952 – Kangaroo
  • 1952 – Les Misérables
  • 1950 – Halls of Montezuma
  • 1949 – The Red Pony
  • 1948 – No Minor Vices
  • 1948 – Arch of Triumph
  • 1946 – The Strange Love of Martha Ivers
  • 1945 – A Walk in the Sun
  • 1944 – The Purple Heart
  • 1944 – Guest in the House
  • 1943 – The North Star
  • 1943 – Edge of Darkness
  • 1941 – My Life with Caroline
  • 1940 – Lucky Partners
  • 1939 – The Night of Nights
  • 1939 – Of Mice and Men''
  • 1936 – The General Died at Dawn
  • 1936 – Anything Goes
  • 1935 – Paris in Spring
  • 1934 – The Captain Hates the Sea
  • 1933 – Hallelujah, I'm a Bum
  • 1932 – Rain
  • 1931 – The Front Page
  • 1930 – All Quiet on the Western Front
  • 1929 – Betrayal
  • 1929 – New York Nights
  • 1928 – The Racket
  • 1928 – Tempest (izena ez da ageri)
  • 1928 – The Garden of Eden
  • 1927 – Two Arabian Knights
  • 1927 – The Kid Brother (izena ez da ageri)
  • 1926 – Fine Manners (izena ez da ageri)
  • 1926 – The New Klondike
  • 1926 – The Caveman
  • 1925 – Seven Sinners
  • 1919 – Fit to Win
  • 1918 – Positive
  • 1918 – Posture
  • 1918 – The Toothbrush
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lewis Milestone Aldatu lotura Wikidatan