Lhûn Golkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lhûn Golkoa, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko toki bat da. Ered Luin mendien artean dagoen golko bat da, eta bertan itsasoratzen da Lhûn ibaia, hortik bere izena. Lindon eskualdea, bi zatitan banatzen zuen: Forlindon iparraldean eta Harlindon hegoaldean.

Haserrearen Gerraren ondoren eratu zen, hain bortitza izan zena, Erdialdeko Lurraldea dardaretan utzi zuela, eta Beleriand gehiena, Belegaerreko uretan hondoratua geratu zela. Ossirianden, Ered Luin mendiak pitzatu egin ziren, eta lurra hautsi egin zen, itsasoranzko zulo bat eratuz, nondik ura sartu zen, Lhûn Golkoa eratuz. Inguruko lurrak, uretatik salbu geratu ziren Beleriandeko bakarrak izan ziren, eta Lindon bezala ezagutu ziren.

Golkoan, Harlond, Forlond eta Mithlond portu elfikoak aurkitzen ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]