Li Ching Yuen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Li Ching Yuen
Li Ching Yuen
Li Ching Yuenen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Li Ching Yuen
Jaio Ustez 1677. urtea
Sichuan (Txina)
Hil 1933ko maiatzaren 6a
Sichuan (Txina)

Li Ching Yuen (ustez 1677. urtea, Sichuan - 1933ko maiatzaren 6a, Sichuan) mundu osoan gaur egun arte izan den pertsonarik zaharrena omen da, ustez 256 urte bete arte bizi izan baitzen (erabat baieztatu gabe dago).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lagun batek eduki eta 1933an New York Times egunkariari jakinarazi zitzaizkion agiri batzuen arabera Li Chin Yuen 1677an jaioa omen zen. Paper horietan Li bere 150. eta 200. urtebetetzeagatik zoriondua da. Haurra zenetik arte martzialak ikasi eta sendabelarren bila bere herrialdeko zenbait eskualdeetara bidaiatu zuen. Gero, gainontzeko bere bizitza guztian zehar "barne alkimiaren" jarduera aszetikoari bakarka ekion zion, bien bitartean Lao Shan mendiko Yu Qing tenplu taoistan bizi zelarik. Taoismoaren sinesle handia zen, Lik lo egiteari utzi eta hamarkada luzeetako gauetan zehar Bu Dao Dan delakoa praktikatu zuen. Nahiz eta jada 90 urte baino gehiago izan, gorpuzkera sendoa, mugimendu arintasuna, ahots ozena eta buru argia mantenduaz gaztetu egin zen, orokorrean sendo eta adiskidetsua zen.

1927an bere adiskidea zen Yang Sen jeneralak Liren jaioterriko jauregira gonbidatu zuen, jeneralari jakin-mina sortu baitzion Lik bere adinean zuen indarrak eta sasoiak. Jeneralaren bizilekuan Liri argazkia atera zioten; haren beste argazkirik ez da.

Sendabelarretan aditua zen, gainera bere eskuineko eskuko azkazalak oso luzeak zituen, 15 zentimetrokoak gutxi gorabehera.

Bizitza luze eta osasuntsuaren sekretua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The New York Times egunkarian argitaratutako artikulu batean bere bizitza luze eta harrigarriaz berri eman zen, bai eta Lik hain luzaro bizitzeko sekretua zein zen galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna ere:

« Zure bihotza lasai mantendu, dortoka bat bezala eseri, uso bat bezala arin ibili, eta txakur baten antzera lo egin.  »

Barne lasaitasuna eta pentsamenduaren ezeztapena "elixir handiak" zirkulatzeko behar zituen drogak zirela zioen. Bere dieta arrozean eta ardoan oinarritzen zuen. Gingsenga eta oso ezagunak ez diren Txinako hainbat sendabelar hartu ohi zituen: he shou wu eta gotu kola edo Centella asiatica direlakoak. Jules Lepine frantziar biokimikariak, Txinara bidaiatuta, Centella asiatica sendabelarra ikertu zuen, eta haren hazietan gaztetzeko ahalmen handia zuen alkaloide boteretsu bat topatu zuen.

Aipatutako datuak egiazkoak baldin badira, Li Ching Yuen behin ere dokumentatu den gizabanakorik adintsuena da.