Lia Fáil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taran dagoen ustezko Lia Fáil edo Patuaren harria.

Patuaren harria edo Lia Fáil (irlanderaz Patuaren harria esan nahi du) Tarako muinoan kokatzen den menhir bat da, Irlandako Meatheko konderrian. Harri hau Irlandako Errege Nagusiak koroatzeko erabili zen, gutxi gorabehera K.o. 500. urterarte, Muirchertach mac Muiredaig erregearen koroaketaraino.

Jatorri mitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeltiar mitologiaren arabera, ta]], Tuatha Dé Danann jainkozko arrazak Lia Fáil harria Irlandara eraman zuen, hauek "Iparraldeko Uharteetatik" (Geoffrey Keatingen arabera Norvegia) Eskozia zeharkatuz iritsi zirelarik, han Tuatha Dé Danann jendeak Fáilias, Gorias, Murias eta Finias hirietan aztikeriak ikasi zituzten, eurekin bat hiri bakoitzeko altxor handi bat eramanaz: kondairazko Irlandako Lau Altxorrak. Lia Fáil harria altxor horietako bat da, jatorriz Fáilias hirikoa, honi bere izena zor diolarik. Beranduago harri hau "Patuaren harria" (latinez, Saxum fatale) bezala ezagutuko zen.

Ahalmen mitologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologiaren arabera ere, Tarako harriak naturazgaineko ahalmenak omen ditu: kondairak dioenez benetako Irlandako Erregeak bere oinak harri gainean jarri ezkero honek harrotasunez orroe egiten du. Erregeari agintaritza luzatu eta gaztetzeko ahalmena baduela ere aipatzen da. Ulstergo zikloan esaten denez Cúchulainn heroiak bere ezpata kolpe batez harria bitan zartatu zuen, bere babespean zegoen Lugaid Riab nDerg errege-hautagaiak oinak gainean jarri eta orroe ez egitean. Ordudanik harri honek bitan besterik ez du orroe egin, Conn Cétchathach eta Brian Boru erregeekin.

Inis Fáil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen hau oinarritzat hartuaz Dé Danann jendeak Irlandari metonimikoki Inis Fáil (irlanderaz inis hitzak "uharte" esan nahi baidu) deitu zioten, hortaz Fáil hitza Irlandaren bigarren deitura bilakatu zen. Hortik dator Lia Fáil izendapena, Irlandako harria bezala itzuli daitekelarik, horregatik XIX. eta XX. mende hasierako irlandar olerkigintza erromantiko eta nazionalistan sarritan Inisfail hitza Erin (Irlanda) hitzaren sinonimo bezala dator.

Fianna Fáil izendapena ("Irlandako gudariak", baita "patuaren gudariako" bezala itzulia) Irlandar Bolondresak erakunde abertzalearen izendapen bezala Amhran na bhFiann edo Irlandako Ereserkiaren lehen bertsoan agertzen da, gaur egungo Taoiseacha Brian Cowenen Fianna Fáil alderdiaren izena ere bada.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]