Liam Howlett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liam Howlett

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLiam Paul Paris Howlett
JaiotzaBraintree (en) Itzuli1971ko abuztuaren 21a (52 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Natalie Appleton (en) Itzuli  (2002ko ekainaren 7a -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, disko-ekoizlea, disc jockeya, kantugilea eta musikaria
KidetzaThe Prodigy
Genero artistikoatechnoa
rave music (en) Itzuli
Big beata
Musika instrumentuagiltzadia
DiskoetxeaXL Recordings
Elektra Records

IMDB: nm1126193 Twitter: liamhowlett Musicbrainz: c1a18927-020f-4241-a08c-53d2630473b8 Songkick: 1090 Discogs: 34027 Allmusic: mn0000269363 Edit the value on Wikidata

Liam Paul Paris Howlett (Essex Erresuma Batua, 1971ko abuztuaren 21a - ) The Prodigy musika elektronikoa jotzen zuten bandako kide garrantzitsuena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moog Prodigy sintetizatzailea
The Prodigy 2009ko Rock&Ring festibalean

Liam Howlett 1971ko abuztuaren 21ean jaio zen Essex-en. Piano klasikoa zuen gustuko eta 14 urteko gaztea irratitik grabatutako abestiak mezklatzen aritzen zen, jada.

Txikitatik piztu zion arreta musika elektronikoak eta breakdancing ikasi zuen. Clubetara joan ohi zen eta, behin, Keith Flint eta Leeroy Thornill ezagutu zituen. Liamen musikak txunditu egin zituen eta The Prodigy sortzeko pausua eman zuten. Prodigy izena Liamek Keithi emandako zintatik etor daiteke edo, agian, Liamen sintetizadorearen izenetik, Moog Prodigy baitzen hau.

1998an, Marie Anne Hobbsen irrati saioan nahasketa bat egiteko aukera eskaini zioten Liami. 2006ko urtarrilaren amaieran, Back To Mine konpilazio albuma atera zuen salmentara. Liamen abesti gogokoenak biltzen ziren bertan, Wake the fuck up barne, Prodigyren zuzeneko kontzertuen introa egiteko aukeratu zutena 2005/2006ko udazken-neguetan.

2002ko ekainaren 6an, All Saints bandako abeslari ohia zen Natalie Appletonekin ezkondu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liam Howlett