Liber Iudiciorum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Liber Iudiciorumaren azala. 1600go edizioa.

Liber Iudiciorum (edo Lex Visigothorum) deritzona legedi bisigodo bat izan zen, lurralde mailakoa, Recesvinto erregeak agindua eta ziur aski 654. urtean argitaratua. Recesvintoren Kodea, Epaileen Liburua, Liber Iudicum, Liber Gothorum, Fori Iudicum, Forum Iudicum eta Forum Iudiciorum bezala ere ezagutzen da. Bisigodoen erresumako lege lanik handiena bezala pasa da historiara.

1241ean, aldaketaren batzuekin, latinetik gaztelaniara itzulia izan zen, Gaztelako Fernando III.a erregearen aginduz foru bezala emana izateko Iberiar Penintsulako hegoaldeko zenbait herriri, Foru Juzgo bezala izendatua izan zelarik.

Latindar hizkuntzan lehen aldiz Parisen argitaratu zen 1579an "Codicis Legum Wisigothorum Libri XII" izenburupean, eta gaztelaniazko bere lehen itzulpena, Alfonso de Villadiegok egina, Madrilen argitaratu zen 1600ean.