Liberté, egalité, fraternité

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Liberté, egalité, fraternité Frantziako Errepublikako logotipoan.
Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna edo heriotza! (Frantzia, 1793).

Liberté, egalité, fraternité ("askatasuna, berdintasuna, senidetasuna" frantsesez) Frantziako eta Haitiko lelo nazionala da. Frantziako Logia Handiaren zigilua ere bada.

Eslogana Frantziar Iraultzan zehar sortu zen, baina ez zuen izaera ofizialik hartu beste zenbait leloren artean bat gehiago baino ez baitzen. Gerra iraunkorreko egoeraren ondorioz Liberté, egalité, fraternité ou la mort ("Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna edo heriotza") formula erabiltzen zen, berehala baztertu zena Izualdiaren kutsua baitzuen. XIX. mendean, errepublikar eta liberalen oihua izan zen demokraziaren eta mota orotako gobernu zanpatzaile eta tiranikoak kentzearen alde. Uztaileko Iraultzako iraultzaileek Liberté, egalité, fraternité leloa berrartu zuten, Uztaileko Monarkiak hartu gabe. Estatuko lelo ofizial bezala 1848an ezarri zuen lehen aldiz Frantziako Bigarren Errepublikak. Frantziako Bigarren Inperioak debekatua, Frantziako Hirugarren Errepublikak herrialdeko lelo ofizial bezala 1880an hartu zuen. Leloa 1946 eta 1958ko konstituzioetan agertzen da (bi kasuetan Lehen Tituluan, Subirautzari buruz, 2. artikulua).

Bigarren Mundu Gerran Frantziaren alemaniar okupazioan Vichyko gobernuak Travail, famille, patrie ("Lana, familia, aberria") leloagatik aldatu zuen, gobernuaren norabide berria adierazteko.

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Liberté, egalité, fraternité
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak