2011ko Libiako esku-hartze militarra

Wikipedia(e)tik
Libiako aire-eremuaren itxiera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Libiako esku-hartze militarra
2011ko Libiako Gerra Zibilaren zati
Coalition action against Libya.svg
Data 2011ko martxoaren 19a - 2011ko urriaren 31a
Lekua Libia
Emaitza Martxan
Gudulariak

NBEko 1973 ebazpena betetzen duten estatuak:


Flag of NATO.svg NATO
Arabiar Emirerri Batuak Arab. Em. Bat.
 Qatar
 Jordania
 Suedia

Libia Libiar Jamahiriya
  • Libiako Indar Armatuak
  • Miliziak
  • Atzerriko mertzenarioak[1][2][3]
Buruzagiak
Flag of NATO.svg Anders Fogh Rasmussen
Kanada Charles Bouchard
Italia Rinaldo Veri
Ameriketako Estatu Batuak Carter Ham
Ameriketako Estatu Batuak Sam Locklear
Libia Muammar al Kadafi
Libia Saif al-Islam Kadafi
Libia Al-Saadi al Kadafi
Libia Khamis al Kadafi
Libia Abu-Bakr Yunis Jabr
Galerak
1.108 hildako zibil eta 4.500 zauritu (Libiako osasun ministerioaren arabera)
40 hildako zibil (NATOren arabera)
Hildako soldadu kopurua ezezaguna da

Koalizioko kideen esku-hartze militarra Libian eta Libiako aire-eremuaren itxiera 2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpenaren bidez onartutako operazio militarra izan zen.[4] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[5]

Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[6] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[7] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[8] Frantziakoa Opération Harmattan[9] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[10]

Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[11] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.

Hilabete batzuk beranduago, errebeldeek Muammar al Kadafi exekutatu zutenean, NATOk operazioa amaitutzat eman zuen 2011ko urriaren 31n.[12]

Estatu partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militarren zabaltzea 2011ko martxoaren 19an hasi zen. Hauek izan ziren operazio militarraren estatu partaideak eta indarrean zegoen NBEn ebazpena betetzen ari zirenak:

Operazio antolatzeko, hegazkin nahiz itsasontzi militarrei laguntza emateko Europako ondorengo hirietako baseetan jardun zuten koalizioko indarrek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Libya: foreign mercenaries terrorising citizens», The Daily Telegraph, http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/africaandindianocean/libya/8343959/Libya-foreign-mercenaries-terrorising-citizens.html. Noiz kontsultatua: 2011-03-22 .
  2.   Moammar Gadhafi's Private Mercenary Army 'Knows One Thing: To Kill', ABC News International (USA), 22 February 2011, http://abcnews.go.com/International/libya-benghazi-doctor-gadhafi-foreign-mercenaries-quell-protests/story?id=12972216. Noiz kontsultatua: 2011-03-22 .
  3.   «African mercenaries in Libya nervously await their fate», The Daily Telegraph, http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/africaandindianocean/libya/8349414/African-mercenaries-in-Libya-nervously-await-their-fate.html. Noiz kontsultatua: 2011-03-22 .
  4.   Security Council Approves ‘No-Fly Zone’ over Libya, Authorizing ‘All Necessary Measures’ to Protect Civilians in Libya, by a vote of ten for, none against, with five abstentions, Un.org, http://www.un.org/News/Press/docs/2011/sc10200.doc.htm. Noiz kontsultatua: 2011-03-19 .
  5. (Euskaraz)  Sarkozy: "Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko", Berria, http://www.berria.info/albisteak/48825/sarkozy_gure_hegazkinak_gaddafiren_erasoak_eragozten_ari_dira_dagoeneko.htm. Noiz kontsultatua: 2011-3-20 .
  6.   French fighter jets deployed over Libya, CNN, 2011-03-19, http://edition.cnn.com/2011/WORLD/africa/03/19/libya.civil.war. Noiz kontsultatua: 2011-03-19 .
  7.   News Article: Coalition Launches Operation Odyssey Dawn, Defense.gov, 2011-03-19, http://www.defense.gov/news/newsarticle.aspx?id=63225. Noiz kontsultatua: 2011-03-19 .
  8.   Operation MOBILE; Canadian Expeditionary Force Command, forces.gc.ca, http://www.cefcom-comfec.forces.gc.ca/pa-ap/ops/mobile/index-eng.asp. Noiz kontsultatua: 20 March 2011 .
  9.   French Ministry of Defense declaration, http://www.defense.gouv.fr/operations/autres-operations/harmattan/libye-debut-des-operations-aeriennes-francaises. Noiz kontsultatua: 19 March 2011 .
  10.   Libya assault: UN's calculated gamble, BBC News, 19 March 2011, http://www.bbc.co.uk/news/world-africa-12797435. Noiz kontsultatua: 20 March 2011 .
  11. (Euskaraz)  Libiarentzat «proiektu politiko» bat prest duela dio Frantziak, Berria, http://paperekoa.berria.info/mundua/2011-03-25/017/001/libiarentzat_proiektu_politiko_bat_prest_duela_dio_frantziak.htm. Noiz kontsultatua: 2011-3-29 .
  12.   NATOk bukatutzat eman du Libiako operazio militarra, Berria, http://www.berria.info/albisteak/56453/natok_bukatutzat_eman_du_libiako_operazio_militarra.htm. Noiz kontsultatua: 2011-10-31 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011ko Libiako esku-hartze militarra Aldatu lotura Wikidatan