Libiako basamortua

Koordenatuak: 24°N 25°E / 24°N 25°E / 24; 25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Libiako basamortua
الصحراء الليبية
Libiako basamortua, Libiako hegoaldean
Libiako basamortua is located in Afrika
Libiako basamortua
Libiako basamortua
Libiako basamortua (Afrika)
Eskualdea Egipto
 Libia
 Sudan
Koordenatuak24°N 25°E / 24°N 25°E / 24; 25
Eremua1.100.000 km²
Luzera1.000 km
Zabalera1.100 km
Punturik garaienaJebel Uweinat (1.980 m.)
Punturik beherenaQattara sakonunea (– 133 m)

Libiako basamortua (arabieraz: الصحراء الليبية) Saharako basamortuaren ipar-ekialdean dago. Niloren (Egipto) mendebaldeko alderdia, Libiaren ekialdeko alderdia eta Sudanen ipar-ekialdea, Nubiako basamortuaren ondoan, hartzen ditu. 1.100.000 km² ditu, eta aski laukizuzuzena da: 1.100 kilometro zabal da ekialdetik mendebaldera, eta 1.000 iparraldetik hegoaldera.

Basamortu hau, Saharakoaren zatirik handiena bezala, hareaz eta lautada arrokatsuz osatuta dago, nagusiki.

Hareazko lautadek, dunek eta hainbat sakonunek osatzen dute basamortua, eta ez dago urik duen ibairik ez basamortuaren barnean ez kanpoan. Gilf Kebir goi-ordokiak 1.000 metroko garaiera du, salbuespena basamortuko gainerako lurraldearen ondoan.

Zortzi sakonune nagusi daude. Oasitzat jo daitezke denak, txikiena izan ezik, Qattara, haren urak gaziak baitira. Gainerako sakonuneetan nekazaritza-ekoizpen mugatua, zenbait baliabide natural eta egonleku iraunkorrak daude, baita Nilo ibaitik edo putzuetatik lortutako ur edangarria ere.

Siwa oasia, Libiako mugatik gertu eta Qattararen mendebaldean, gainerako Egiptotik bakanduta dago, baina jendea bertan bizi da antzinatik.

Beste oasi nagusiak Dakhla eta Kharga dira Egipton, eta Jaghbub eta Kufra Libian. Siwarekin batera, oasi-kate bat osatzen dute.

Ezaugarri geografikoak

Qattara sakonunea

Qattara sakonunea Afrikako bigarren punturik baxuena da. 15.000 km²-ko hedadura du, gutxi gorabehera, eta gunerik garaiena itsas mailan dago (punturik baxuena itsas mailatik 133 metro azpitik dago). Sakonunea hutsik dago, jenderik gabe, eta gatz-aintziraz beteta dago.

Gilf Kebir

Gilf Kebir goi-ordokiak 1.000 metroko garaiera du, eta Egipton dago. Haren ezaugarriak Sahara erdialdeko beste goi-ordoki batzuen parekoak dira. Iparraldea malkartsuagoa da, eta hiru uadi ditu. Landaredia urria da.

Hareazko itsasoak

Basamortuak hareazko hiru itsaso ditu, eta bertan 512 metro garai diren dunak daude. Hirurek lurralde osoaren laurden bat osatzen dute:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Libiako basamortua Aldatu lotura Wikidatan