Liburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:57, 27 martxoa 2015
Latin hiztegi bat liburutegi batean

Liburua edo Idaztia idatzitako, zuriz inprimatutako edota irudiz hornitutako orrialdeen sorta da, paperez, pergaminoz edo beste material batzuez egindakoa. Normalean azal pare batek babesten du.

1501 baino lehen egindakoak "inkunable" edo jatorri zehaztezindun izena hartzen dute. Gaur egun, formato elektronikoa baldin badauka "e-book" izena hartzen du ingelesez.

Liburutegiak dira objektu hauek irakurgai ditugun tokiak eta liburudendak salgai daudenak.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Liburuaren historia»

1445ean Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia inprimatu zuenetik gaur egun arte 55O urte baino gehiago igaro dira.

Azken egunotan, Internetek protagonismoa kendu dio liburu tradizionalari, eta hainbaten ustez paperezko formatua desgertzeko arriskuan dago. Hala ere, urtero milaka liburu argitaratzen dituzte oraindik. Adibidez, 1995ean Frantzian 34.766 lan kaleratu zituzten, eta 1996an Espainian 46.330.

Euskarazko liburu ezagunak

Sakontzeko, irakurri: «Euskarazko liburu ezagunen zerrenda»

"Linguae vasconum primitiae" dugu euskarazko lehen liburu, Bernart Etxeparek 1545ean karrikaratua. Ordutik, milaka dira gure hizkuntzaz egindako lanak, nahiz eta XX. mende arte produkzioa oso motela eta urria izan den.

Azken urteotan, beraz, euskal liburuaren industria emankorra izan da. Erronka euskal irakurleak euskaraz irakurtzera bultzatzea da.

Liburu Azokak

Frankfurteko Liburu Azoka mundu mailako garrantzitsuena da, XV. mendean aurrekariak dituena.

Euskarazko liburu eta diskoei dagokienez, Durangoko Azoka hauek biltzen dituen nagusia da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liburu Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: liburu .