Lidl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Supermerkatuaren kanpoaldea.

Lidl deskontuko supermerkatu kate alemaniarra da. Enpresaren izen osoa Lidl Stiftung & Co KG da eta Schwarz Taldearen zati da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lidl supermerkatu katea 1930eko hamarkadan sortu zuen Schwarz familiako kide batek. Hasieran Ludwig Lidl irakasle erretiratuaren barazki denda izan zen. 1930an Josef Schwarz Südfrüchte Grosshandel Lidl & Co. konpainiako bazkide bihurtu, eta barazkiak saltzeko denda supermerkatu bihurtu zuen. 1977an Dieter Schwarz, sortzailearen semeak, supermerkatu katearen kontzeptua aldatu eta Lidl deskontu supermerkatu bihurtu zen, Aldiren eredua kopiatuz.

1973an mota horretako lehen denda zabaldu zuten, eta lau urte beranduago, 33 deskontu supermerkatu zituzten Alemania osoan. Gaur egun, Lidl Europako hainbat herrialdetan hedatu da eta 8.000 dendatik gora dauzka.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lidl Europako hemeretzi herrialdetan zituen dendak 2009an; horietako 25 Euskal Herrian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lidl Aldatu lotura Wikidatan