Lignina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ligniraren estruktura

Lignina (latinez lignum, euskaraz zurra) zuraren konposatu bat da. Lignina da naturan sortzen diren konposatuen artean degradatzen zailenetariko bat, eta baita Lurrean dagoen konposatu aromatiko ugariena ere[1].

Konposaketa, sorrera eta antolakuntzaren ikuspegitik aurreko bi polimeroekin zerikusirik ez duen makromolekula da lignina.

Masa tridimentsional amorfoa eratzen du eta aurreko bi kasuetan ez bezala, ligninaren kasuan ez dago sistematikoki errepikatzen den unitaterik. hiru alkoholek osatzen dute lignina: alkohol pkumarilikoa, alkohol koniferilikoa eta alkohol sinapilikoa.

Funtzio nagusia zelulosa‐zuntzei zurruntasuna ematea du.

Zelulosa‐zuntzak eta hemizelulosen arteko zirrikituak betetzen ditu, eta zurari sendotasuna ematen dio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Crawford, 1981