Ligre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ligre
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Baliorik ez Panthera leo × Panthera tigris
[[|]]

Ligrea lehoi ar eta tigre emearen arteko gurutzatzetik sortutako animalia da, bi espezieen arteko hibridoa. Itxura tigre marradun baten eta lehoi erraldoi baten artekoa du. Lehoiak bezala, ligre arrak ilaje sarria garatzen du. Haren izen zientifikoa Panthera leo × tigris da.

Ligrea normalean 4 metrora arte hazten da eta 500 kilogramo arteko pisua izan dezake, bere aita (lehoia) eta ama (tigrea) baino tamaina handiagokoa da. Horren azalpena da hazkunde genearen inhibitzailea nola transmititzen den: amaren partetik lehoietan eta aitarenetik tigreetan. Beraz, ligreak ez du mota horretako inongo genik heredatzen eta haren bizitza osoan zehar etengabe hazten da. Haren hankak eta buztana, berriz, txikiak dira gorputz osoarekiko; horiek bai, halako batean hazteari uzten diote. Horregatik, posiblea da ligre ar zaharrenak elbarri geratzea beren gorputzaren pisuari eutsi ezin diotelako. Bestelako kasua tigoiarena da: tigre arraren eta lehoi emearen emaitza da hori, animalia txikiago eta lirainagoa, hanka eta buztan luzeagoekin, ez du ligreak bezain itxura beldurgarria. Horregatik ligrea baino askoz urriagoa da, azken honek zirkoen mesederako ustiatu da, eta neurri txikiago batean, zoologikoetan publikoa erakartzeko erreklamo gisa erabili da.

Giza influentzia da bereziki ligreen existentziaren erantzule. Normalean tigreek eta lehoiek ez dute beraien lurraldeak elkarbanatzen, ondorioz aurkitzeko aukera gutxi edukiko lukete gurutze arraro hori sortzeko. Gaur egun lehoiak eta tigreak Gir basoan, Indian bakarrik bizi dira batera. Antzina Persian, Txinan eta seguru aski Beringian koexistitzen ziren. Bestaldetik, bi espezien ohiturak oso desberdinak dira, (egunekoa eta agerikoa lehoiaren kasuan, eta gauekoagoa eta oihandarra tigrean) bien arteko naturazko gurutzamendua are zailagoa bihurtuz.

Ikuskatutako ligre ar guztiak antzuak dira. Hala ere, emeak kasu batzuetan emankorrak izan daitezke, eta beste tigre batzuekin ugaltzea lortu dute ti-ligre izeneko ondorengoak sortuz, edota lehoi batekin, le-ligrea sortuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ligre Aldatu lotura Wikidatan