Likidezia-tranpa
Wikipedia(e)tik
Ekonomian, likidezia-tranpa eskola keynestarrean azaltzen den egoera bat da, non moneta-politikak ekoizpenari eta prezioei eragiteko duen ahalmena galtzen duen, epe laburrerako interes-tasa nominala 0 denean. Teoria keynestarrean, diru-eskaintza handitzeak interes-tasen murriztea dakar. Interes-tasen murrizteak, berriz, ekoizpena berpiztu egiten du. Epe laburrerako interes-tasak 0 edo 0tik gertu daudenean, aitzitik, diru-eskaintza gehitzeak ezin du interes-tasa murriztu, hau ezin baita negatiboa izan (inork ez baitu 100 euro emango gero 98 jasotzeko, esaterako) eta horrela moneta-politikak bere eraginkortasuna galtzen du.[1]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Gauti B. Eggertsson: liquidity trap, The New Palgrave Dictionary of Economics, 2008.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |