Likido zerebroespinal

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:22, 15 apirila 2015

Likido zefalorrakideoa (LZR) edo likido zerebroespinala entzefalo eta bizkarrezur-muinaren barnean dagoen likido garden eta koloregabea da. Bere eginkizun nagusia indargetzailea da, entzefaloa babesten baitu kolpeetatik (garezurrean flotarazten baitu kolpe baten eragina motelduz).

Likido honek entzefaloaren bentrikulu, eremu azpiaraknoide eta muinaren kanalean zehar zirkulatzen du. Gizakian bere bolumena 125 ml. ingurukoa da.

Lehenengo eta bigarrengo bentrikuluetako plexu koroideoetan sortzen da, eta hortik 3. eta 4. bentrikuluetara pasatzen da.

Bere osaketan sodioak, potasioak, kaltzioak, gatz inorganikoek eta glukosak parte hartzen dute. Proteina gutxi ditu eta ez du fibrinogenorik (beraz, ez da gatzatzen).

Likido zefalorrakideoaren azterketak gaitz batzuen diagnostikoan laguntzen du (meningitis, entzefalitis, odoljarioak, esklerosi anizkoitza, gaixotasun autoimmuneak...). Laborategian, LZR-ren laginekin azterketa biokimikoak, zelulen kontaketak eta kultura bakteriarrak egin ohi dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Likido zerebroespinal Aldatu lotura Wikidatan