Likud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Likud
Sorrera1973 (aliantza gisa)
1988 (alderdi batu gisa)
Egoitza nagusia"Metzudat Ze'ev", 38 King George Street, Tel Aviv
Ideologia politikoaKontserbadorea
Nazioarteko kidetzaNazioarteko kiderik gabea
http://www.likud.org.il/

Likud[1] (hebreeraz: הליכוד‎‎, halikud, literalki egonkortzea edo batasuna) Israelgo eskuindar alderdia da, 1973an sortua. Bere erroak Zeef Jabotinskyk sorturiko Betar mugimendu nazionalistatik datoz. Mugimendu hau Mapai talde sozialistaren aurkari nagusia zen.

1973an Zentro Askea alderdi liberalak, La'am eta Gahal alderdiek sortu zuten hauteskundeetarako. Geroago eskumako Herut alderdiarekin batu zen Israelgo eskuma osatuz. Israelgo alderdi kontserbadorerik garrantzitsuena da.

Likudi batasuna ematen dion oinarrizko ideia da Israelgo estatuaren parte izan behar dutela ezinbestean 1967ko Sei Eguneko Gerran Israelek beretu zituen lurraldeak: Sinai, Gaza, Mendebaldeko itsasertza eta Golango gainak.

Historia

Likud 1973ko urrian sortu zen, lau alderdi kontserbadore batuta: Gahal, Zentro Askea, Estatuko Alderdia eta Eretz Yisrael mugimendua. Menachem Begin izan zen alderdiko lehen buruzagia. 1973ko abenduan, Knesset edo Legebiltzarrerako hauteskundeetan, botoen % 30,2 eta 39 aulki eskuratu zituen. 1977ko maiatzeko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, berriz, botoen % 33,4 eta 43 aulki. Gobernua eratu zuen, alderdi erlijiosoekin bat eginda, eta Menachem Begin Lehen Ministro izendatu zuten.

1981eko uztaileko hauteskundeetan Legebiltzarreko 41 aulki eskuratu zituen. 1983ko abuztuan Beginek dimisioa eman zuen, bai alderdiko buruzagi gisa bai Lehen Ministro gisa. Itzhak Shamirrek hartu zuen haren lekua. 1984ko hauteskundeetan Legebiltzarreko 41 aulki eskuratu zituen, eta Alderdi Laboralistarekin batera koalizio gobernua eratu zuen.

1988ko hauteskundeetan 39 aulki eskuratu zituen, eta laboristekiko koalizioari eutsi zion. 1990eko martxoan, baina, koalizioa hautsi egin zen, eta Likudek gobernu berria eratu zuen alderdi erlijiosoen laguntzarekin.


1992ko ekainean inoizko emaitzarik kaskarrenak izan zituen, eta 32 aulki besterik ez zituen eskuratu. Benjamin Netanyahu izendatu zuten alderdiko buruzagi. 1996ko maiatzean, Lehen Ministroa zuzenean hautatzeko lehen hauteskundeetan, Netanyahuk botoen % 50,4 eskuratu zituen eta Shimon Peresek % 49,5.

2015eko urtarrilaren 1ean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa garaile atera zen Likud alderdi eskuindarreko hauteskunde primarioan, eta horrenbestez, bera izango zen alderdiko hautagaia martxoko hauteskunde orokorretan[2].

Kide ospetsuak

Azken aldikoak:

Historikoak:

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Likud Aldatu lotura Wikidatan